Harremanetarako : +33 (0)5 59 26 11 94

  • Slideshow Interieur

kanpinaren

Erreserba ezazu zure egonaldia

Aisialdiak

Aisialdiak kanpalekuan

  • Jostalekua (2-6 urte)

    aire de jeuxKanpalekuak jostaleku bat du haur ttipientzat : gorgoina, txirrista, txabola, malgukiak. Heldu batek zaindu behar ditu haurrak.

  • Mahai-teniseko mahaia

    ping-pong2 mahai daude haur handienentzat.
    Palak eta pilotak ekarri behar dituzue.

  • Petanka lekua

    Zuen atseginerako, kanpalekuak bi petanka leku ditu.
    Petanka bolak ekar itzazue.

    chibau_loisirs_terrain_petanque_1 chibau_loisirs_terrain_petanque_2

  • Lagun artean biltzeko lekua

    zone convivialeLagun artean izateko leku bat antolatua da, piknikatzeko mahaiekin eta barbakoa kolektiboa, jendeak elkar daitezen, jateko edo solasteko.

  • Atseden gela

    detenteKanpalekuak atseden gela bat eskaintzen die kanpatzaileei, telebista, kanape eta mahai-aulkiekin. Tabernako futbola (edariak eta tratamenduak) eta edaritegien makinak ere eskuragarri daude.


Kanpalekutik hurbil diren aisialdiak

  • Hondartza

    PlageHondartzara zuzen-zuzenean joan daiteke; hartara, kanpatzaileek sasoin osoan dute itsasoan bainatzea. Hondartza, uztail-abuztuan, egunero da zaintzapean, 11 etatik 19 etara.

  • Arrantza oinez

    PlageItsas beheretan, oinez egin daiteke arrantza. Programan : izkirak, karramarroak edo txamarrak harrapa daitezke urez bete zuloetan eta harrien azpian, betiere ingurunea zainduz eta arauak betez.

  • Oinezko ibilaldiak (itsas hegiko xendera)

    PlageItsas hegiko xendera Xibau Berri kanpalekuaren sarbidearen ondoan doa. Behialako mugalarien xenderak dira eta Bidarte Hendaiarekin lotzen du, itsas hegiari jarraiki. Xendera horrek leku mota anitz korritzen ditu : hondartzak, senaiak, bideak eta errepide txikiak.

    Santabarbara puntara heltzean, Donibane Lohizuneko badia ikusten da behean ; ikusmira ederra ! Kanpalekutik abiaturik, xendera horri jarraituz, 40 minututan zindezke Donibaneko hiribarnean.

  • Vélodyssée

    Vélodysée bizikleta bidea ere kanpalekuaren sarbidearen ondoan pasatzen da. Bizikleta bide horrek, hegoaldera hartuz gero, Hendaiaraino eramaten gaitu, eta iparraldera hartuz, berriz, Baiona eta Landetako kostaraino.
    Informazio gehiagorako : www.lavelodyssee.com

 

525, chemin de Chibau Berria
64500 Saint-Jean-de-Luz
Tel: +33 (0)5 59 26 11 94
E-posta : camping.municipal@saintjeandeluz.fr