Harrera / Kanpalekua

Ongi etorri Xibau berria herriko kanpalekura DONIBANE LOHIZUNEN, EUSKAL KOSTALDEAN

Zuen oporraldia xarma kanpaleku batean eta familia-giro goxo batean iragateko gogoa duzue, erabaki ona hartu duzue Donibane Lohizuneko kanpalekua hautatuz.

Xibau Berria** kanpalekuak 213 kokaleku zedarriztatu proposatzen ditu, erdi-itzalean edo eguzkitan, oihal-etxolak, karabanak edo autokarabanak errezibitzeko.

Muntaduren aldetik, egonaldi goxo bat iragateko behar den guzia ukanen duzue (bainugelak bakarkako kabinekin eta ur beroarekin, garbigailutegia, jostalekua, petanka zelaia, lagun arteko gunea, telebista gela, Wifi gunea…).

Harrera uztailaren 1etik agorrilaren 31ra irekia da, 8:15etatik 19:45etara.

Ez itxaron gehiago, gurekin HARREMANETAN SAR ZAITEZTE edo ERRESERBA EZAZUE orain

Kanpaleku bat Espainiatik hurbil

Ezin hobeki kokatutako eremuan, Erromardia hondartzarako sarbidea eta surf-gune ugari baliatuko dituzue eta Euskal Herria eta bere tradiziozko hiri eta herri liluragarri eta goxoak bisitatzeko leku ezin hobean izanen zarete (Ainhoa, Ezpeleta, Biarritz, Donostia…).

ESKUALDEA EZAGUTU

Kokalekuen alokatzeak Ozeano Atlantikoaren hegian, Donibane Lohizunen

Karabanentzat eta autokarabanentzako kokalekuak!

Xibau Berria herriko kanpalekuak 213 lursail proposatzen dizkizue zuen oihal-etxola, karabana edo autokarabanarentzat, ohiko kanpalekuaz goza dezazuen izaditik ahal bezain hurbil.

Kokaleku guziak zedarriztatuak dira (gehienak hesiekin), eta 70 et 90 m2 arteko azalera dute.

Kanpalekuaren %60a erdi-itzalean da eta % 40a eguzkitan.

Eskaintza bereziak

Behe-denboraldiko merkatzea* (05/11tik 06/28ra eta 08/31tik 10/12ra)

  • – %10 ondoz ondoko 7 gaualditik goiti
  • – %15 ondoz ondoko 14 gaualditik goiti
  • – %20 ondoz ondoko 21 gaualditik goiti

* Turismo-zerga ez dago beherapen honen menpe (0,29€/gaua/heldua, 18 urtetik gorakoak)