Harremanetarako : +33 (0)5 59 26 11 94

  • Slideshow Interieur

Turismoa

Erreserba ezazu zure egonaldia

Donibane Lohizune

port-de-plaisance-saint-jean-de-luzDonibane Lohizune bere xarma atxikitzen jakin duen hiri ertaina da (14 000 biztanle). Dituen balioetako bat kokalekua da, Atlantikoaren itsas hegian eta Pirinioen zolan baita. Bizileku hori hondartzetaz profitatzeko eta mendian ibiltzeko leku hauta da, klima eztia baita.

Duen beste balio handia hiribarnea da, hiri ondare handia baitu. Denborarekin egin behar izan diren modernizazioek ez dute iraganak utzi ondarea kaltetu, batez ere XVII. mendekoa. Garai hartako bi etxe miresgarriak –Infantaren etxea eta Luis XIV.aren etxea– ditugu. Bi izen horiek egun europar deituko genukeen gertakari baten oroipena ekartzen digute, hau da, Luis XIV.a Espainiako Infantarekin ezkontzea, 1660. urtean. Ezkontza horrek hiriaren ospea erruz hedatu du, hala nazio mailan nola nazioartean ere.

 Ingurune historiko horrek izaera oso berezia ematen dio hiribarneari; leku bildu hori, urte osoan zehar, Hego Akitaniako leku ibiliena da. Baina Donibane Lohizunek baditu beste bi balio nagusi : portua eta badia. Lehena oso erakargarria zaie bisitariei. Bigarrenak balio bakan bat du: Arcachon eta Espainia artean den arrada babestu bakarra da.
Bainulariek erruz maite duten «aisetasuna» da hori, eta naturazko toki miresgarria da, bestalde, Santa-Barbara muinotik so batean bil daitekeena.

Horrez gain, Gambetta karrika erakargarria aipa genezakeen ere; salmenta etengabekoa da bertan, baita asteburuetan ere. Osotasun erakargarri horrek dakar Donibane Lohizunera, etengabe, Frantzia osotik eta atzerritik, jende andana, udako sasoin ezinbestekoaz gain, urte osoan zehar ere.

Zure egonaldirako interesgune zenbait :

  • Saint Jean De Luz

    Saint Jean De Luz

  • Saint Jean De Luz

    Saint Jean De Luz

  • Pelote Basque

    Pelote Basque

  • Danses basques

    Danses basques

  • Les façades

    Les façades

  • Le port de Saint Jean De Luz

    Le port de Saint Jean De Luz

  • Le port de Saint jean de Luz

    Le port de Saint jean de Luz

  • Le port de Saint Jean De Luz

    Le port de Saint Jean De Luz

  • Saint Jean De Luz

    Saint Jean De Luz

  • Ski nautique

    Ski nautique

  • Thon

    Thon

 5 hondartza :  

  • Hondartza Handia, 240 hektareako badiarekin; zenbait digek babesten dute eta Handiplage eta Audioplage labelak ditu.
  • Erromardiako hondartza.
  • Lafiteniko hondartza.
  • Maiarko hondartza.
  • Zenitzeko hondartza.

 

Bi merkatu :

  • Azoka estalia, goizero.
  • Kanpoko janari merkatua, astearte eta ostiral goiz guziz, azokaren inguruan.

www.terreetcotebasques.com    
www.saint-jean-de-luz.com

Donibane Lohizunen ikustekoa

Donibane Lohizunen ikus eta egitekoa

  • Itsas hegiaren xendera.
  • Arrantza portua.
  • Le select zinema.
  • Errepublika karrika.
  • Gambetta karrika.
  • Itsas aitzineko ibiltokia, badia.
  • La Pergola kasinoa.
  • Xantako golfa.
  • Itsas arrantza, oinezko arrantza.
  • Surfa.
  • Itsas kirolak.
  • Udal igerilekua.
  • Tenisa.
  • Talasoterapia.

Agenda

Donibane Lohizuneko Turismo Bulegoaren agenda ikus

525, chemin de Chibau Berria
64500 Saint-Jean-de-Luz
Tel: +33 (0)5 59 26 11 94
E-posta : camping.municipal@saintjeandeluz.fr