Harremanetarako : +33 (0)5 59 26 11 94

  • Slideshow Interieur

Turismoa

Erreserba ezazu zure egonaldia

Donibane Lohizuneren inguruetan

Udala

  • Biarritz

    Biarritz

  • Saint Jean Pied De Port

    Saint Jean Pied De Port

  • Saint Sebastien

    Saint Sebastien

  • Bayonne

    Bayonne

  • Guggenheim

    Guggenheim

  • Fontarrabie

    Fontarrabie

Biarritz

Arrantzale heri xehea hastapenean, inperio hiria Napoleon III.arekin, Biarritz, berehala, «erregetza» hiri bihurtu zen, Europako handien gustukoa. Egiteko anitz da beti, zer edo zer bazter den hiri horretan, printzerri itxurako hiri horretan.
Informazio gehiagorako: Biarritzeko Turismo Bulegoa

Angelu

Biarritz eta Baiona artean, bizi kalitate handiko hiria da eta bertan aisialdi anitz atzeman daiteke.
Informazio gehiagorako : Angeluko Turismo Bulegoa

Baiona

Euskal Herriaren hiriburu ekonomikoa da Baiona; hiri dinamiko horrek egiteko anitz proposatuko dizue.
Informazio gehiagorako : Baionako Turismo Bulegoa

Hendaia

Hendaia Txingudi badiaren ur ertzean eraikia da, Bidasoa ibaiaren itsasadarrean (Bidasoa ibaiak mugatzen ditu Frantzia eta Espainia). Batez ere itsas ertzean eta hondartza ederraren inguruan bizi da herria.
Informazio gehiagorako : Hendaiako Turismo Bulegoa

Herrixkak

  • Euskal pastiza

    Euskal pastiza

  • Ibilaldia, Sarako ikusmira

    Ibilaldia, Sarako ikusmira

  • Piperra

    Piperra

  • Pottoka eta Larrun

    Pottoka eta Larrun

  • Ainhoa

    Ainhoa

  • Ibilaldia bikotean

    Ibilaldia bikotean

Ainhoa

«Frantziako herri ederrenetarik» sailkatua da.
Donejakue bideetariko batean kokaturik, Ainhoak jabaltasun handiko eta egiazko giroko oroitza utziko dizue gogoan.
Informazio gehiagorako : Ainhoako Turismo Bulegoa

Azkaine

Donibane Lohizunetik eta itsasotik arras hurbil izanagatik ere, Azkaineko giroa oso bestelakoa da. Barnealdeko ohiko euskal herrixka xarmagarria da, plazaren eta frontoiaren inguruan eraiki etxe ederrekin. Azkaine Larrun mendi ezagunaren zolan kokatua da.
Informazio gehiagorako : Azkaineko herrixka

Bidarte

Euskal Kostaldeko beste herrixka tipiko bat; erdiko plaza atsegin-atsegina, frontoia, eliza, herriko etxea eta Lapurdiko ohiko etxe zuri-gorriak dituzue bertan ezagutzeko. Bidarte. Behiala, balea arrantzale herria izan zen.
Informazio gehiagorako : Bidarteko Turismo Bulegoa

Kanbo

Ur hiria da Kanbo, Errobiren ibarrean eta euskal Pirinioen zolan. Lorez beteriko leku atsegina da, Elorrimendiko mendixkatik ibai ertzeraino ibiliz zeharka daitekeena.
Informazio gehiagorako : Kanboko webgune ofiziala

Ziburu

Donibane Lohizuneko herriaren ondo-ondoan, Ziburu, arrantza portua zen. Promenada politak egin daitezke hango karrikatxoetan edo jatetxe eta artisten lantegietaz beterik diren kaietan.
Informazio gehiagorako : Ziburuko Turismo Bulegoa

Ezpeleta

Pirinioen zolan eta euskal kostaldetik eta itsasotik 20 minututara, Ezpeleta bere piperrak famatu du. Ez da fruitu gorri biziko zerrenda gabeko aitzinalde bakar bat herrian! Lorez beterik da ere eta besta-giro handikoa da.
Informazio gehiagorako : Ezpeletako Turismo Bulegoa

Getaria

Getaria atun arrantzako eta bereziki balea arrantzako portua izan zen. Euskal kostaldeko ur hiri handiak hurbil diren arren, leku lasaia da Getaria, oinez ibiltzeko, gainaldetik abia eta txalupak biltzen dituen portu txikiraino jautsiz.
Informazio gehiagorako : http://www.guethary-Turismo.com/

Donibane-Garazi

Donibane Garazi Erdi Aroko gotorturiko hiria da; Orreagako lepoa zeharkatuz Espainiara joateko bidea babesten zuen.
Donejakue bideko etapa ezagunenetako bat da eta Donejakue atea beilari anitzek zeharkatzen dute oraino.
Informazio gehiagorako : Donibane Garaziko Turismo Bulegoa

Senpere

Itsasotik hurbil, Pirinioen eta haren oihanen zolan, Senpere giro handiko herrixka da.
Informazio gehiagorako : Senpereko webgune ofiziala

Sara

«Frantziako herrixka ederrenetarik» sailkatua da Larrun mendiaren zolan (eta haren ikuspegi ederrarekin), Sara bisitatu beharreko herrixka duzu. Aspaldiko etxe ikusgarriak dituzu atzemanen, oso eliza ederra eta egiazko giroa; denboratik at bezala senti zaitezke zertxobait, hala herrixkan bertan nola inguruetan.
Informazio gehiagorako : Sarako Turismo bulegoa

Uztaritze

Uztaritze Errobi ibarrean da, Baiona eta Biarritzetik kilometro gutxitara. Lapurdi euskal probintziaren hiriburu historikoa da; monumentu ederrak atxiki ditu.
Informazio gehiagorako : Uztaritzeko webgune ofiziala

Urruña

Urruñak 5000 hektarea laborantza lur ditu Zokoako muturraren, Bidasoa ibaiaren eta Larrungo gainaren artean. Herri tipikoa da; eliza bikain eta handientsua du, 45 metro gora den ezkila dorrearekin; gaztelu bat ere bai, Urtubiarena, 1341ean eraikia eta Euskal Herriko ederrenetarik dena.
Informazio gehiagorako : Urruñako Turismo Bulegoa

525, chemin de Chibau Berria
64500 Saint-Jean-de-Luz
Tel: +33 (0)5 59 26 11 94
E-posta : camping.municipal@saintjeandeluz.fr