Harrera / Kanpalekua / Hurbil dauden aisialdiak

Aisialdiak ezagutu
Xibau Berria kanpalekutik hurbil
DONIBANE LOHIZUNEN, EUSKAL KOSTALDEAN

Kanpalekutik hurbil, oporraldi ahantzezina iragateko parada eskainiko dizueten aisialdi desberdin horiek aurkituko dituzue.

Hondartza

Hondartzarako sarbide zuzenari esker, kanpatzaileak denboraldi osoan baina daitezke itsasoan.

Hondartza zaintzen dute egunero uztailean eta agorrilean, 11:00 etatik 19:00 etara.

Surf

Surf-guneak badaude bata bestearen ondotik Donibane Lohizuneko iparraldean. Sarbide zuzena duzue besteak beste Erromardia hondartzatik.

Iparraldeago, surfean aritzeko beste hondartza famatuak aurkituko dituzue, hala nola, Lafitenia, Maiarko edo Senix.

Arrantza oinez

Itsasbeheretan oinez arrantza daiteke.

Egitaraua: izkirak, karramarroak edo txamarrak biltzea ur ziloetan eta arroka azpian, ingurumena eta indarrean den araudia begiratuz.

Oinezko ibilaldia
(itsas hegiko xendra)

Itsas hegiko xendra Xibau Berria herriko kanpalekuaren aitzinetik iragaten da.

Behialako mugazainen xendrak segitzen ditu eta Biarritz Hendaiarekin lotzen du itsasbazterra luzatuz. Xendra horrek giro desberdin asko eskaintzen ditu, hondartzak, itsasadarrak, bidexkak eta errepide tipiak aldizkatuz.

Santa Barbara Puntara heltzea paregabekoa da, handik Donibane Lohizuneko badia ikusten delarik.

Kanpalekutik abiatuz eta xendra hau segituz, hiri barnera hel zaitezkete 40 minututan.

Ibilaldia bizikletaz (Vélodyssée)

Vélodyssée ere Xibau Berria herriko kanpalekuko sarbidearen aitzinetik iragaten da.

Bide honi esker, Biarritzera edo Ziburura joan zaitezkete sekula baino lasterrago, eta ohiz kanpoko ikuspegiez gozatuz. Haatik, bidea hobea baldin bada ere, tarte batzuk beharko dituzue autoekin partekatu.

Kanpalekutik abiatuz eta Vélodyssée bidea segituz, hiri barnera hel zaitezkete 15 minututan (Argibideak www.lavelodyssee.com webgunean).

Ostatuak eta jatetxeak

Erromardia hondartza luzatuz, kanpalekutik hurbil, ostatu eta jatetxeak aurkituko dituzue.

Eguzki sartaldeaz gozatzen ahalko duzue koktel bat hurrupatzeko eta bertako jaki bereziak dastatzeko.

Ezagutu ere

016-table-tennis

Aisialdiak kanpalekuan

018-washing-machine

Zerbitzuak

008-travel-trailer

Kanpalekua

Eskaintza bereziak

Behe-denboraldiko merkatzea* (04/26tik 06/27ra eta 09/06tik 10/04ra)

  • – %10 ondoz ondoko 7 gaualditik goiti
  • – %15 ondoz ondoko 14 gaualditik goiti
  • – %20 ondoz ondoko 21 gaualditik goiti

* Turismo-zerga ez dago beherapen honen menpe (0,29€/gaua/heldua, 18 urtetik gorakoak)