Ezagutu eskualdeaZUEN OPORRALDIAN DONIBANE LOHIZUNEN
Iparraldea Frantziako lurraldean kokatua den Euskal Herriko zatia da. Hiru probintziek dute osatzen: Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoa. Pirinio Atlantikoetako departamenduaren parte dira.
Iparraldeko hiri et herri politenen deskribapena aurkituko duzue beherean :
Miarritze :
Arrantzale herri xumea, eta gero inperio-hiria Napoleon III.aren garaian, Biarritz izan zen ondotik “errege-hiria”, Europako pertsona ospetsuenek estimatzen zutena. Jarduera ugari daude printzerri itxura duen hiri berezi hartan.
Argibide gehiagorentzat: www.tourisme.biarritz.fr/
Angelu :
Biarritz eta Baiona artean kokaturik, hiri hau bizi kalitate handikoa da eta aisialdi desberdin asko eskaintzen ditu.
Argibide gehiagorentzat: www.anglet-tourisme.com/
Baiona :
Ipar Euskal Herriko hiriburu ekonomikoa, Baiona hiri dinamikoa da, jarduera asko proposatuko dizkizuena.
Argibide gehiagorentzat: www.bayonne-tourisme.com/
Hendaia :
Bidasoa ibaiak Frantzia eta Espainiaren arteko muga finkatzen du. Ibai honen bokalean irekitzen den Txingudi badiako hegietan eraikia izan zen Hendaia.
Hiriaren bizia batez ere bere hondartza miresgarrian eta itsasbazterrean garatzen da.
Argibide gehiagorentzat: www.hendaye-tourisme.fr/
Ainhoa: «Frantziako herri ederrenetariko» gisa ekarria.
Donejakue bideetariko batean kokaturik, Ainhoako herriak sosegu handi eta berezko giro baten oroitzapena utziko dizue.
Argibide gehiagorentzat: www.ainhoa-tourisme.com/
Azkaine :
Donibane Lohizunetik eta itsasotik hurbil izanez ere, Azkaineko giroa desberdina da. Barnealdeko herri xarmagarri tipikoa da, plaza inguruan eraikitako etxe ederrekin. Azkaine Larrun mendi famatuaren oinean kokatua da.
Argibide gehiagorentzat: www.terreetcotebasques.com/sommaire/ascain/
Bidarte :
Euskal kostaldeko beste herri tipiko bat da. Ezagut itzazue bere herri barneko plaza goxoa, eliza, herriko etxea, etxe lapurtar zuri eta gorriak. Behiala Bidarte izan zen balea ehiztarien portu bat.
Argibide gehiagorentzat: www.bidarttourisme.com/
Kanbo :
Errobiko ibarrean kokaturik, Euskal Pirinioen oinean, Kanbo bainu oporleku bat da. Leku loretsu eta goxoa da, Arditegiko muinotik erreka-bazterrera zeharkatzen dena.
Argibide gehiagorentzat: www.cambolesbains.com/
Ziburu :
Donibane Lohizuneko hiri famatuaren ondo-ondoan kokaturik, Ziburu arrantza portu bat zen. Herriak ibilaldi ederrak proposatzen ditu bere etxarteetan edo kaien luzeran. Jatetxe eta artista-tailer ugari aurkituko dituzue.
Argibide gehiagorentzat: www.ciboure.fr/
Ezpeleta :
Pirinioen oinean eta Euskal kostaldetik eta itsasotik 20 minututan kokaturik, Ezpeleta famatua da bere biperrarengatik. Fruitu gorri-gorririk gabeko aitzinalderik ez da!
Biziki loretsua ere, herri hari besta-giroa dario.
Argibide gehiagorentzat: www.espelette.fr/
Getaria :
Getaria atuna arrantza portu bat zen eta batez ere balea ehiztari portua. Euskal kostaldeko bainu oporlekuetatik hurbil izanez ere, leku lasaia egon da, oinez ezagutzekoa, tontorretik ontzi batzuk aterpetzen dituen porturaino.
Argibide gehiagorentzat: www.guethary.fr/
Donibane Garazi :
Donibane Garazi Erdi Aroko hiri gotortua da, Orreagako lepotik iragaten den Espainiarako bidea babesten zuena.
Donejakue bidean den geldialdi famatuenetariko bat da, eta gaur egun oraino erromes askok Done Jakue atea zeharkatzen dute.
Argibide gehiagorentzat: www.saintjeanpieddeport-paysbasque-tourisme.com/
Senpere :
Itsasotik hurbil, Pirinioen eta bere oihanen oinean, Senpere herri oso bizia da.
Argibide gehiagorentzat: www.saint-pee-sur-nivelle.com/
Sara : «Frantziako herri ederrenetariko» gisa ekarria.
Larrun mendiaren oinean kokaturik (eta bere ikuspegi paregabea), Sarak balio du ikustera joatea. Egoitza zahar eta apartak, eliza biziki ederra; nortasun handiko eta denboraz kanpoko giro batek herria inguratzen du.
Argibide gehiagorentzat: www.sare.fr/
Zuraide :
Ezpeletatik hurbil-hurbil eta Donibane Lohizunetik minutu gutitan, Zuraide barnealdeko artzain herrixka bat da.
Izadiaren erdian zaudete hemen, artaldeek puntu zuriz apaintzen duten paisaia menditsu batean.
Argibide gehiagorentzat: www.espelette.fr/
Uztaritze :
Uztaritze Errobiko ibarrean kokatua da, Baiona eta Biarritzetik kilometro gutitara. Oroitarri eder batzuk herriaren iragan historikoa oroitarazten dute Lapurdiko hiriburu gisa.
Argibide gehiagorentzat: www.ustaritz.fr/
Urruña :
Urruña, Lapurdiko herrixka, itsasoa eta Pirinio mendilerroaren muturraren artean kokatua da, Espainiatik eta Donibane Lohizunetik hurbil. Herrixka tipikoa da, leku aipagarriekin.
Argibide gehiagorentzat: www.urrugne-tourisme.com/
Maule :
Maule, hiri feudal zaharra, Zuberoko hiriburua da. Tradizioz beteriko herri aberatsa da, laborantzari eta industriari buruz itzulia.
Argibide gehiagorentzat: www.soule-paysbasque.com/
Behe-denboraldiko merkatzea* (05/27tik 06/30ra eta 09/02tik 10/14ra)
* Egonaldi zerga merkatze eskaintza horretatik kanpo.