Harrera / Tourisme / Donibane Lohizune

Donibane Lohizune bisitatu ZUEN OPORRALDIAN EUSKAL KOSTALDEAN

Donibane Lohizune neurri ertaineko hiri bat da (14 000 biztanle). Bere nortasuna ez galtzea lortu du. Hiriak kokapena du abantailetariko bat, Ozeano Atlantikoaren hegian eta Pirinioen oinean. Bizi eremu honek hondartzez gozatzera eta mendian ibiltzera bultzatzen du, eguraldiaren goxotasunak lagundurik.

Beste abantaila nagusia bere hiri barnea da ohiz kanpoko hiri-ondarearekin. Denbora pasa ahala, modernizatzeko indar saihetsezinek ez dute sekulan iraganaren arkitektura-ondarea kaltetu, besteak beste XVII. mendekoa. Infantaren etxea eta Luis XIV.aren etxea dira garai hartako bi joiak. Bi izen horiek, gaur egun ‘europar’ izendatuko genukeen ekitaldi baten oroitzapenak dira, 1660ko Luis XIV.a eta Espainiako Infantaren arteko ezkontza, hiriak duen nazioarteko eta nazio-faman parte handia hartu duena.

Ekitaldi historiko honek nortasun berezia ematen dio hiri barne trinko honi, urte osoan zehar Akitaniako arrakasta handieneko lekua dela ere. Baina Donibane Lohizunek beste bi abantaila nagusi ere baditu: portua eta badia. Lehena, jakina, bisitari anitz erakartzen dituen elementu bat da. Bigarrenak nolakotasun paregabekoa du: aterpetua den arrada bakarra da Arcachon eta Espainia artean. Bainatzaileek anitz estimatzen duten «erosotasuna» eta Santa Barbarako muinotik ikus daitekeen joia naturala.

Gambetta karrika erakargarria gehi daiteke, etengabeko merkataritza-biziarengatik famatua, asteburuetan barne. Osotasun erakargarri honi esker Donibane Lohizuneko hiriak bisitariak errezibitzen ditu etengabe, Frantziatik eta atzerritik helduak, udaldiko saihetsezineko hantatze gorenaz bestalde.

Zuen egonaldirako, interes puntu desberdinak aurkituko dituzue :

5 hondartza :

  • Hondartza Handia, elbarrituentzako hondartza eta Audio-hondartza labelak dituzten kai muturrek babesten duten badiarekin.
  • Erromardia hondartza.
  • Lafitenia hondartza.
  • Maiarko hondartza.
  • Senix hondartza.

Bi merkatu :

  • Merkatu aterpetua azokaren azpian goizero
  • Kanpoko janari merkatua astearte eta ostiral goizetan azokaren inguruan

Gastronomia eta Donibane Lohizuneko ekoizpenak :

Euskal gastronomia bere oparotasuna eta nolakotasunarengatik famatua da. Jatetxe asko zuen errezibitzeko prest daude eskualdeko sukaldaritza hori dasta dezazuen zaporeek platerak betetzen dituztelarik. Bestak beste dasta ditzakezue: txipiroi erreak (txibiak), legatza koxkera eran, axoa (aratxekia xerra meheetan), ttoroa (arrain salda mota), zikiroa (bildoski errea), txuleta (idiki saiheskia), ardi gasna, euskal pastiza…

Familian dastatzeko edo oparitzeko, Donibane Lohizuneko ekoizpen horiek ez huts egitea gomendatzen dizuegu :

Hiria, jarduerak eta bisitariei buruzko argibideen webgunea :

www.terreetcotebasques.com eta www.saint-jean-de-luz.com

Donibane Lohizune : (bisitatzekoak)

Donibane Lohizune: (ikustekoak eta egitekoak)

  • Itsas hegiko xendra
  • Arrantza portua
  • Euskal pilota
  • Euskal kantak
  • Euskal dantzak
  • Le select zinema gela
  • Errepublika karrika
  • Gambetta karrika
  • Itsas aitzineko ibiltokia, badia
  • La Pergola kasinoa
  • Xantakoko golfa
  • Itsas zabaleko arrantza
  • Surfa
  • Uretako kirolak
  • Herriko igerilekua
  • Tenisa
  • Talasoterapia

Eskaintza bereziak

Behe-denboraldiko merkatzea* (05/13tik 07/02ra eta 08/28tik 09/26ra)

  • – %10 ondoz ondoko 7 gaualditik goiti
  • – %15 ondoz ondoko 14 gaualditik goiti
  • – %20 ondoz ondoko 21 gaualditik goiti

* Egonaldi zerga merkatze eskaintza horretatik kanpo.