Harrera / Kontaktua & Helbidea

Kontaktua Xibau Berria herriko kanpalekuan

Argibide gehiagorentzat, kanpalekuarekin harremanetan sartu :

Xibau Berria** herriko kanpalekua

Xibau Berriko bidea, 525.
64500 Donibane Lohizune
Tel : +33 (0)5 59 26 11 94
Helbide elektronikoa : [email protected]

Irekitze ordutegia :
8:15etatik 19:45etara uztailaren 1etik agorrilaren 31ra
08:45etatik 12:15etara eta 14:15etik 18:15era gainerako aldietarako

 

Helbidea Xibau Berria herriko kanpalekuan

Xibau Berria herriko kanpalekua Donibane Lohizuneko iparraldean kokatua da, Xibau auzoan, Donibane Lohizuneko hiri barnetik 2,5 kilometrotara.

GPS koordenatuak :

  • Latitude N : 43° 24′ 32.8” edo Latitude : 43.409111
  • Longitude O : 1° 38′ 11,3” edo Longitude : -1.636172

1.bidea (2,90 metro baino gutiagoko goratasuneko ibilgailuentzat) :

  • 3. irteera hartu (Ipar Donibane Lohizune)
  • Eskuin hartu Getaria, Bidarte, Baionara buruz
  • 810 (RD 810) bigarren mailako errepidea hartu 900 m-etan eta eskuin hartu (‘Arena hotela’ norabidea segitu)
  • Ezkerreko lehen bidea hartu zubi azpian iragateko (2,90 m) eta stoperaino segitu
  • Stopean, ezker hartu eta biribilguneraino segitu (600 m)
  • Biribilgunean, ezker hartu eta Xibau Berriko bidearen behere-beherera jaitsi (500 m)
  • Helduak zarete

 

2. bidea (beste ibilgailu guzientzat) :

  • P3. irteera hartu (Ipar Donibane Lohizune)
  • Eskuin hartu Getaria, Bidarte, Baionara buruz
  • 810 (RD 810) bigarren mailako errepidea hartu 1 800 m-etan eta biribilgunean ezker hartu ‘Akotz – Hondartzak’ norabidea segituz
  • Stopean, ezker hartu eta biribilguneraino segitu (700 m)
  • Biribilgunean, ezker hartu eta ondoko biribilguneraino segitu (500 m)
  • Biribilgune hartan, zuzen segitu eta Xibau Berriko bidearen behere-beherera jaitsi (500 m)
  • Helduak zarete

Bigarren mailako errepidetik, Baionatik abiatuz :

  • Donibane Lohizuneko sarbidearen ondotik, 1 800 m-etan, eskuin hartu (‘Arena hotela’ norabidea segitu)
  • Biribilguneraino segitu (600 m)
  • Biribilgunean, ezker hartu eta Xibau Berriko bidearen behere-beherera jaitsi (500 m)
  • Helduak zarete

Oharra: gure kanpalekua aipatzen duten bide seinaleak badaude bide bazterrean «Xibau Berria kanpalekua»

Trenez :

  • Donibane Lohizune / Ziburuko SNCF geltokia
  • Hegobus garraio sarea hartu, 43. linea, autobus-geltokian, geltokiaren parean
  • Donibane Lohizuneko ipar norabidea hartu eta ‘Erromardia hondartza’ geldialdian gelditu
  • 800 m ibili Erromardiko hondartza luzatuz, Xibau Berria herriko kanpalekura buruz
  • Helduak zarete

Oharra: argibideak www.hegobus.fr webgunean edo 0800 891 091 telefono zenbakira deituz

Hegazkinez :

  • Biarritz-Baiona-Angeluko aireportua (BIQ)
  •  Transdev Sud-Ouest (ATCRB) garraio sarea hartu, 3. linea ‘Donibane Lohizune / Hendaia’ norabidean
  • ‘Merkataritza-gune’ geldialdian gelditu
  • 1 km ibili herriko kanpalekura buruz «Xibau Berria kanpalekua» bide seinaleak segituz
  • Helduak zarete

Oharra: argibideak www.transports-atcrb.com webgunean edo 0 970 809 074 telefono zenbakira deituz