Ezagutu eskualdeaZUEN OPORRALDIAN DONIBANE LOHIZUNEN
Hegoaldea Espainiako lurraldean kokatua den Euskal Herriko zatia da. Lau probintziek osatzen dute: Nafarroa, Araba, Gipuzkoa eta Bizkaia.
Hegoaldeko itsasbazterreko hiri et herri goxoenen deskribapena aurkituko duzue beherean :
Hondarribia :
Bere pintxo eta gauazko biziarengatik famatua da Hondarribia. Itsasbazterreko arrantza portu bat da, etxe koloretsuekin eta lorez beteriko balkoiekin. Hendaiatik itsasontzi joan-jinkariz joan daiteke.
Donostia :
Donostia Donibane Lohizunetik 30 minututan dago. Iragan historikoak, frantses eraginezko arkitekturak eta euskal kultur tradizionalak hala erakutsirik, Euskal Herriko hiri modernoetariko baten gisan agertzen da. Oso bizia, paisaia miresgarriz eta hondartza ospetsuz inguratua da.
Hendaiatik Donostiara trenez joan daiteke Topoaren bidez.
Iruña :
Iruñak, Nafarroa Garaiko hiriburu moderno eta abegitsuak, mendeak zeharkatu ditu istorioak bilduz. Iruñak sekulako xarma dauka, ahazgaitza. San Fermineko besta famatuak eta haien tradiziozko zezen lasterketak ez itzazue huts egin.
Bilbo :
Guggenheim museoa han jarri izan zenez geroz, Bilbo hiri industrial grisa baten itxuratik hiri moderno eta dinamiko baten itxurara pasatu da urte gutitan, Europako hiriburu nagusienekin lehian.
Vitoria-Gasteiz :
Vitoria-Gasteiz hiri atsegina da, erosoa eta goxoa. Hiriak helmuga turistiko iraunkorraren ziurtagiria dauka. Orduan, aise bisita dezakezue Vitoria-Gasteiz oinez, inguru berdeetatik auzo historikoetara.
Behe-denboraldiko merkatzea* (05/27tik 06/30ra eta 09/02tik 10/14ra)
* Egonaldi zerga merkatze eskaintza horretatik kanpo.